euskaraz bizi nahi errefuxiatuak

Etorkin gehiegi

EHko hormetan jendearen iritzia azaleratzen da. Hemengo hau, Zumaiakoa:

ongi etorri errefuxiatuak baina turistak kanpora

Bertan, “Turismo masiboa EZ” ondoan. “Ongi etorri errefuxiatuak” aldarrikatzen da. Pintada horiek ezkerreko, zehatzago ezker abertzaleko gazte batzuek egin dituzte.

Baina ze ostia ari dira ba esaten? Turistak etortzea, ze txarra! (masiboki badatoz kaltegarriak dira, ados). Baina errefuxiatu (eta horrekin immigranteak esan nahi dute) horiek bai, horiek EHri izugarrizko mesede ekarriko diote. Immigranteekin euskarak gora egingo du, presoen alde borrokatuko dute, independentziaren alde egingo dute!! Ez dute ezta eurek ere sinisten. 2 teoria ditut:

a) Benetan ergelak dira eta ez dute ulertzen tutik ere. Ez dute ikuspegi orokorra, epe luzera analizatzeko gaitasunik. Borroka Armatuarekin gertatu zen bezala. UTOPIA zuten buruan eta benetan pentsatzen zuten, 2003an, horrela zerbait lortuko zutela.

b) Euskarak bene-benetan 5 axola die. Postureoa baino ez da. Guay eta progre agertu nahi dute besteen artean. Kanpotik etorritako progre ideologia jarraitzen dute eta ez dute horren inguruan ezer kuestionatzeko gaitasunik/gogorik.

Hemengo irudi honetan, etxebizitza bereko leihoetatik 3 aldarrikapen egiten dira: “Ongi etorri errefuxiatuak”, “Euskal Presoak etxera” eta “Euskaraz bizi nahi dut”ongi etorri errefuxiatuak euskaraz bizi nahi

euskaraz bizi nahi errefuxiatuak

Baina ze ostia gertatzen zaie hauei buruan? Ez al dute ikusten EHra etortzen diren atzerritarren %100 erdaraz aritzen direla eta erdara hedatzen dutela?? Nola izan daitezke hain itsu?

“Ongi etorri erdaldunak” eta aldi berean “Euskaraz bizi nahi dut”? Ez al dute ikusten erabat kontrajarriak daudela?

 

Ezker abertzaleak, mundu mailako ezkerrak bere egin dituen aldarriak bereganatu ditu. Mundu osoak Europara etorri nahi badu, begi onez onartu behar da. Kulturaniztasuna (multikulti), beti, ona da. Ezin da inor diskriminatu bere arraza, erlijio, pentsaera, sexu…. berdin dio bakar batzuk badira etortzen diren edo era masiboan den. Denak dira ongi etorriak… eeh… beno, tira, denak ez. Batzuentzat turistak badira, ez dira ongi etorriak. Ez, horiek ez dira etorri behar.
Izan ere, errefuxiatu, etorkinak… horiek gure pentsioak “ordaintzera” etorri dira. Baina turistak gure ingurua “zapuztera” etorri omen dira.

BENETAKO ABERTZALEAK, ABERTZALE TRAIDOREEN AURKA

Badira aurkakotasuna adierazten duenik. “Etorkin gehiegi” bezalako aldarriak agertu dira gure hirietan.

atzerritar gehiegi gure hizkuntzarentzatsan frantzisko etorkin

Eskuma (patronala), ezker eta medioetako globalistek immigrantez bete nahi dute Europa. Lan esku merkea nahi dute eta gure identitateak bost axola.

Azken urteotan, ordea, benetako abertzaleak edo nazionalistak gora doaz: Ukrainia, Italia, Suedia, Finlandia, Alemania… GURE KULTURA ETA HIZKUNTZA BIZIRAUN DEZAN NAHI DUGU. Hori da aldarrikapena. Eta ezin dute olatu hau gelditu. Gure artean hitz egiten dugulako. Gureari eutsi nahi diogulako.

13 thoughts on “Etorkin gehiegi

  1. Etorkin guzti-guztiek espainola edo frantsesa ikasten dute eta oso gutxik euskara; hau guztiz normala da ze beraientzat erdarak du lehentasuna arrazoi ekonomiko eta praktikoengatik. Etorkinek ez dute errurik, geurea da errua. Euskal Herrian pairatzen dugun inmigrazio hau guztiz kaltegarria da euskararentzat eta benetan ona zapaltzen gaituzten estatuen eta enpresari negreroentzat.

  2. Hauteskundeetan ze alderdirekin joango zarete, edo zein da zuen ikuspuntuetatik gertuen dago en alderdi politika? Gai honetaz argi egin duzue hitz, baina EHko gatazkan non kokatzen zarete? Euskal herriko askapen nazionalaren mugimenduaren baitan? Edo ez?

    • Txomin: nik pertsonalki Ezker Abertzalea bozkatu dut normalean. Noizbait EAJ. Abertzale bozkatzen jarraitu nahi nuke, baina ezin. Ez bozkatu edo nulo egin. Hori da gure zoritxarra.

      Gure taldean horrela egiten dugu ia guztiok. Jende askok egin behar du, zoritxarrez.

      Jakina, EHren askapen nazionalaren baitan gaude, inolako zalantzarik gabe.

      • Kaixo;
        Alderdi politiko bat sortzea ez duzue pentsatu?
        Nik eta albuen dekodan jende askok zuek bezala pentsatzen dogu.
        Taldian jende asko zarete? Ze adinekoak?
        Alderdi politiko bat, abertzalea, ezkertiarra eta etorkin gehiegiren aurka dagoena, hauteskundeetan seguru petatuko lukeela!
        Anima zaitezte!

      • Mirad esto, es una lista de las doscientos y muchos europarlamentarios comprados por Soros, “reliable allies” es el eufemismo. Kumquat Consult es un think tank progre de Bruselas que hace el informe para la propia Open Society de Soros. Es un informe extenso, pero no hace falta leer más que los nombres de los políticos a sueldo de Soros, el resto son descripciones de las múltiples comisiones y grupos de trabajo, y qué eurodiputados están en cada comisión. Mirad, oh sorpresa, qué eurodiputados vascos están comprados por Soros:

        Click to access soroskooptbrussel.pdf

        Así se entienden las posturas de todos estos partidos inmigracionistas, PNV, BIldu, PP; PSOE, Podemos. El origen de estas posturas en Euskadi está en la compra por parte de Soros de todos estos politicuchos vendidos y ladrones.

  3. Marina Albiol Guzmán (Esquerda Unida PV)
    Izaskun Bilbao Barandica (PNV)
    Javier Couso Permuy (IU-Podemos)
    Agustín Díaz de Mera (PP)
    Rosa Estarás Ferragut (PP)
    Santiago Fisas Ayxela (PP)
    Iratxe García Pérez (PSOE)
    Eider Gardiazábal Rubial (PSOE)
    Enrique Guerrero Salom (PSOE)
    Sergio Gutiérrez Prieto (PSOE)
    Pablo Iglesias (IU-Podemos)
    Paloma López (IU-Podemos)
    Juan Fernando López Aguilar (PSOE)
    Fernando Maura Barandiarán (Ciudadanos)
    Javier Nart (Ciudadanos)
    Maite Pagazaurtundúa (UPyD)
    Teresa Rodríguez Rubio Vázquez (Podemos)
    Lola Sánchez Caldentey (IU-Podemos)
    Jordi Sebastiá (Compromís)
    Josep María Terricabras (ERC)
    Ramón Tremosa i Balcells (PDE)
    Ernest Urtasun (Iniciativa Per Catalunya-Verds)
    Elena Valenciano Martínez Orozco (PSOE)
    Ángela Vallina (IU)

  4. Tamalgarria eta penagarria da ezkerra post-materialistatik saltzen dizkiguten diskurtso ofizialak eta politikak. Ez dago diskurtsorik edo hobeto esanda, saltzen diguten diskurtso bakarra, “Open boarders”-a da. Gaur egun ezagutzen dugun ezkerra, EH Bildu eta Sortu barne ez dira errealitatean bizi baizik eta utopietan. Ametsetan ari dira. Herri bezala eta langile bezala burujabetza lortu behar dugu mugak bereganatzeko. Langile klasea zaintzeko Inmigrazio ilegala ezin da onartu. “mano de obra” gehiago, oferta gehiago beraz lan-baldintzak gehiago prekarizatuko dira. Zergaitik patronalak ez du ezer ez esaten inmigrazio ilegalari buruz?. Euskal Herriak arazo larria dauka magrebetik etorritako zaborrarekin edo Marxek esaten zuen bezala , lumpenproletariatuarekin. Delinkuentzia, drogak eta eraso sexistak jasotzen ari ditugu , Bilbon ikus dezakegu adibidez . Eta honen aurka zein da ezkerraren erantzuna? Biktimismoa eta diskurtso nazkagarriak. Zein da errealitatea? Hainbat auzoetan sortzen ari diren auzo-taldeak. Segurtasuna balioan jarri behar da eta ezin da onartu hainbat alderdi eta ONGtik datozen diskurtsoak.. Deportazioak eskatu behar dira eta ezinbestekoak izan beharko lirateke herria defendatzeko. Idei hauek batzen dituen alderdi euskalduna eta ezkertiarra beharrezkoa ikusten dut.

  5. Euskaraz idatziko dizut, zure abertzaltasuna ez mintzeko.

    Batetik, esan beharra daukat immigrante ugarik saiatzen direla euskara ikasten, eta agian arazoa dela euskaraz dakigunok euskara erabiltzen ez dugula.

    Bestetik, zure gogoeta edo ikerketa honen zentzua eta iritzia errespetatzen dut, baina pertsona immigranteak erruduntzen dituzula uste dut, eta ziur aski zure argudioak indartsuak izango lirateke ere besteei errua bota barik.

    Mila esker.

    • Mireia: jakina etorkin askok euskara ikasten dutela. Baina zein proportzioan? Ze %50 baino gutxiago izanik (errealitatean portzentajea marjinala da), etorkinek EH erdalduntzen dute (ez al dakizu kopuru erlatiboak eta absolutuak ezberdintzen? Kopuru absolutuetan handitu daiteke eta erlatiboetan jaitsi). Eta ikasten hasten direnetik, zenbatek bukatzen dute edo sikiera ez dute amore ematen?

      Gainera, ikasi bai, baina horietatik zenbatek egingo dute euskararen alde?
      Zuk ere ingelesa edo alemaniera ikas dezakezu. Baina horrek ez zaitu hizkuntz horien defendatzaile egingo.

      Immigranteak ez dira “errudun” eta ez dira kriminalizatu behar. Kontua da zu eta ni, adibidez, Argentinara bagoaz eta aimara hitz egiten duten tokira joaten bagara, azken finean aimaratarrei kalte egingo diegula modu masiboan joaten bagara euskaldun edo beste edozein erdaldun.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s